2013(e)ko azaroaren 26(a), asteartea

Urnietako Kontzejupe pilotalekua

1-Sarrera:
Ongi etorri Urnietako “Kontzejupe” pilotalekuari buruzko informazioa biltzen duen blogera. Blog hau Euskal Herriko Unibertsitateko Gasteizko Jarduera fisikoaren eta kirol zientzien fakultateko lehenengo mailako euskal pilota ikasgaiko ikasleek, Urnietako Kirol Elkarteko hiru kideren laguntzarekin egin dugu. 

Kontzejupeak, eliza atariekin batera pilotari lotutako “kantxa” bereziak izan dira betidanik. Estalita egonda, euria egiten duenean pilotan aritzeko leku aproposa da. Urnietan ohitura hau mantendu egin dute eta Gipuzkoako leku askotan bezala, antzinatik leku preziatua izan da.


2-Kokapena eta Irisgarritasuna:

Urnieta, Gipuzkoako ipar ekialdean, Donostialdea eta Buruntzaldea eskualdeetako, sei mila biztanle inguru dituen udalerria da. ``Kontzejupe´´ pilotalekua, Urnieta erdiguneko herriko plazan dagoen udaletxea  edo “Herriko Etxea” eraikineko arkupea da.



Ikusi mapa handiagoa aukerari eman eta xaguarekin gizontxo horia udaletxe parera eramanez gero, pilotaleku honen eta bere kokalekuaren bisita birtuala egitekoa aukera dago:


Ikusi bisita birtuala handiagoa

3-Egitura: 

 Udaletxe arkupeko hormak kareharrizkoak eta arkuak hareharrizkoak dira. Arkupeak luzeran 15 metro, zabaleran 6 metro eta altueran 5 m ditu.






Urte asko dituenez, hormek eta lurrak zulotxoak dituzte. Paretakoekin pilotariek hatzetan mina hartzen dute. 

Lurra ere harrizkoa da eta bertan, erdian dagoen aterako bidea markatzen duten eta  jokoan erabiltzen diren bi marra daude.

 









Pilotalekuaren eskuinaldean, lurrean zabalean,  frontisetik gertu, lehenengo arkuaren azpian, koska bat dago, txaparen ordezko den zementu lerroaren lekuan dagoenez, bertan jotzen badu txarra da. 

Errebotean, txapa gainean zulo bat dago eta honek pilotak edozein norabide hartzea eragiten du.




Frontisera begira, ezkerreko horman eraikinean sartzeko bi ate daude. Gertatu izan da, txapelketetan, udaltzainak atetik irteten saiatu eta jokalariek, tantoa amaitu arte barrura sartzeko ohiukatzen ibili izana.Udaletxeko atea itxita egoten da baina bultzatzearekin bakarrik ireki egiten da. Horregatik askotan pilotariak ezker paretaren aurka joan beharrean atearen aurka joaten direnean, hura jo eta kolpe batean udaletxe barrura sartzen dira nahi gabe.

Lehen pilotaleku kanpotik oso gertu errepidea pasatzen zen, baina duela urte bat egin zituzten obrek errepide hori kendu eta plazarekin bat eginda dago.  Orain jolasteko erosoagoa da, lehen pilotak eta pilotariak errepidean aparkatuta zeuden kotxeen aurka joaten zirelako.

Anekdota modura, behin mutil batek, bigarren botea baino lehen pilotari eman nahian, lurrean dagoen estoldan hatz txikia sartu eta puskatu egin zuen.

4- Joko testuingurua:

Bertan pilotan jolasteko ordutegia murriztuta dago, bulego ordutegian eta gaueko hamarretatik aurrea jolastea debekatuta dago . Hala ere Urnietan, herriko jendea pilotalekuan jolastea ohikoa da eta esan beharra dago, udan batez ere, berandu iluntzen duenez, jende asko ibiltzen dela hamarretatik aurrera ere. Eskuz, euria egiten badu, ez jolasteko arrazoi bat izan daiteke, pilotak kanpora atera, busti eta estropiatu egiten direlako. 
Parte hartzaile motari dagokionez, gizonezkoek jolasten dute, umeak eta gazteak eskuz eta helduek palaz gehienbat. 

5-Historia:

Udaletxea XVII. mendeko eraikin da. Garai horretan udalari kontzejua deitzen zitzaion eta ordundik pilotaleku honi “kontzejupe” deitu zaio. Joxe Mari Mitxelena Oihartzungo ikerlariaren ustez, kontzejupeak pilotan aritzeko pentsatuz eginak  izan ziren. Lehen pilota zaletasun haundia zegoenez, horrelako arkupeak eraiki zituzten. Eraikin berria altxatzerakoan kirol honetan aritzeko moduko arkupeak eraikitzeko aprobetxatzen zuten. Garai haietan joko zuzenean jokatzen zen, sare bat erdian jarri eta alde batetik bestera, eskuz eta eskularruekin ere. Ezker partea ez zen XIX mende bukaera-arte sortu eta horren ondoren kontzejupeetan sarea kendu eta txapa jarri zuten, joko ez zuzenean aritzeko.

6- Joko mota:
Gaur egun Urnietako ``Kontzejupe´´ pilotalekuan jokatzen den joko mota ez zuzena da. Eraikina aurrez aurre ikusita,  alde banatara dituen paretak txapadun bi frontisak dira baino eskuin aldeko pareta den frontisaren aurka jokatzen da normalean.

Mutil kozkorretan denek jolastu izan dute bertan jolas desberdinetan: Barrene, kinielak, bi edo hiru tantotarako buruz buruko eta binakako partiduak jende asko dagoenean txandaka ibiltzeko… 

Duelu eta norgehiagoka motak  eskuz eta palaz buruz  buru (1:1) eta bikoteka (2:2) dira. Eskuz, umeek (benjamin, alebin eta infantil) eta helduek jokatzen dute eta palaz helduek bakarrik.

Pilotaleku honetan, eskuz zein palaz jokatzen da. Beraz, pilotarekiko erlazioa kolpea da. Eskuz jokatzean eskupilotako pilota goxoak erabiltzen dira; palaz, aldiz, teniseko pilotak erabiltzen dira. Askotan, partidu batean pilota bat baino gehiago erabili izan ohi dute, pilotalekua harrizkoa denez, pilota honen kontra jotzean apurtu egiten delako. Partidu berdinean teniseko lau pilota ere lehertu izana gertatu da. Palak hormaren kontra jo eta irristatuz ere estropiatu egiten dira





Jokatzen diren binakako jokamolde guztietan aurrelariak sakatu ohi du.

Bertan jokatzen diren jokamolde guztiek orokortasun hauek dituzte: Txapelketan sakatzaileak dagokion marra atzetik atera eta atzera txokora bidaltzen saiatzen da. Errestatzen duena, normalean, atzean kokatzen da baldin eta sakea airez moztu nahi ez badu.

Kolperik erabilienak ahuek dira: Lehendabizi baztertuz saiatzen, atzera jo, ondoren bi pareta egiteko. Bi paretaren bidez tantoa egiteko pilota 1. eta 2.arkutik, bigarrenetik batik bat, lehenengotik oso zaila baita, kalera irtetea bilatzen da. Errestokoak pilota frontisean sartu eta arerioaren erasoari aurre egiteko bera ondo kolokatzen saiatzen da.

Jokamoldeko kolperik ezagunenak eta erabilienak bolea eta ezker ziarra airean dira. Bigarren hau izaten da erabakigarriagoa (baita zailagoa ere gauzatzen). Pilota zabalera irekitzen da eta han dauden zutabeetan jotzen du errestoa zailduz. Kalera ere irten daiteke pilota hori bueltatzea daukan zailtasunarekin. 


7-Arau orokorrak:

Teilatuan jotzea ona da. Frontisa jo baino lehen errebotea jotzea txarra da. Arkupeko zutabetan pilotak jo eta pilotaleku barruan botea egiten badu ona da, kanpora berriz, txarra. Pilotaleku barruko kosketan jo eta pilota frontoi barruan bote egiten badu ona da eta kanpoan bote egiten badu berriz txarra. Frontisean jo ondoren pilotak zutabean jo eta berriz frontisean jotzen badu, tantoa bukatu egiten da eta pilota jo duenarentzako tantoa da. Arkupean dagoen koska  txapa izango balitz bezala hartzen da, hau da, zuzenean aldapan jotzen badu txarra eta botea eta gero ona. Koska hori frontisetik urruntzen den heinean gutxituz doan zementu marra bat da eta zabaleko txaparen papera betetzen du. 

Frontoiaren errebotean zulo bat sortu da denborarekin eta frontoiaren erabilpenagatik. Zulo horretan pilotak jotzen duenean, edozein norabide har dezake, askotan pilotariak espero ez duen norabidea, baina jokoak jarraitu egiten du inolako geldiketarik gabe. Gertatu izan da pilota zulo horretan sartuta gelditzea, eta kasu horretan pilota bota duenarentzat tantoa da zuzenean. Lurrean ere badago koxka eta zulotxo asko eta horrek pilotak norabide arraroak hartzea eragiten du. Laburbilduz, pilotak edozein zulo, koska edo izkinatan jo ondoren pilotaleku barruan bote egiten badu ez da jokoa eteten eta barruan bote egin ondoren edonora joaten bada, jarraitu egiten da.

8-Txapelketak:

Urtean zehar herriko bi festetan txapelketak antolatzen dira. Bata, maiatzaren bukaeran (Gazte festak) eta bestea irailaren bukaeran (sanmielak).  Sanmieletan, palaz eta eskuz binaka (2:2) jokatzen da eta Gazte festetan eskuz eta palaz buruz buru (1:1), hemen finala San Miguel egunean ospatzen da. Azken hauetan haurrek ez dute jolasten eta jolasten dutenak guztiek kategoria berdinean egiten dute.

Eskuz gutxienez duela 9 urtetatik egiten da txapelketa eta palaz aspaldi aspalditik.
Duela 5-6 urte parte hartzaile gehiago ibiltzen ziren. Nahiz eta aurten nahiko jende apuntatu den , geroz eta gutxiago dira jokatzen dutenak. Aurten kategoriaren batean bi ume bakarrik apuntatu ziren. Lehen pilotan jokatzen ez zuten umeak ere apuntatzen ziren, antolatzaileak eskoletatik gelaz gela pasatzen ziren ea nor apuntatuko zen galdezka. Aurten, kotegoria guztietan guztira 12 umek jolastu dute. Aurten, helduak eskuz ez da antolatu aurreko urtean jenderik ez zelako apuntatu.

Eskuz zein palaz jokatzean, txapelketako antolatzaileak jartzen dituzte pilotak, baina palak, aldiz, jokalariak berak jarri behar du.
Jokatzen den jokamolde guztietan hasierako sakea zozketaz egiten da. Buruz-buruko txapelketan, sakatzaileak bigarren marra atzetik  ateratzen du eta marra hori gainditu behar du. Benjaminak 1.marratik, 1.marrara atera behar dute, marra hau txapelketako egunean jartzen dute frontoian dagoen lehengo marratik metro eta erdi aurrerago, frontoian dagoen lehenengo marra urrutiegi dagoelako, eta pasarik ez zaie jartzen.  Alebinak eta infantilak, frontoian dagoen 1.marratik (frontisetik 6,5 metrotara) , 2.marrara (frontisetik 8,5 metrotara) ateratzen dute. Hauei pasa modura 3.marra bat jartzen zaie. Palaz, bigarren marratik bigarren marrara egiten da sakea eta pasa modura, marra bat jartzen dute, frontisetik 13 metrora gutxi gora behera.
 
                                                                                        Argazkia: Peio Ruiz
 Eskuzko txapelketetan, epaileak daude baina palan ez daude epailerik, jokalariak beraiek dira epaile. Koadrila bat osatzen dute eta beraien arteko “pikea”ren antolaketa beraiek egiten dute.
Astelehenean hasi eta txapelketak bi aste irauten du, partiduak 16:30etan hasten dira. Umeek eskuz jokatzen dute bakarrik, eta hurbileko  herrietako haurrak hurbiltzen dira txapelketan parte hartzera. Adibidez, infantiletan Zizurkileko ume batek azken bi urteetan irabazi du txapelketa.  Irailean, umeek eskola goizez bakarrik dutela aprobetxatuz, beraiek hasten dira jokatzen eta iluntzean nagusiek palaz. Egunean gehienez lau partidu jokatzen dira.

Palako txapelketan, gehienetan anai batzuek irabazten dute eta buruz burukoan anai nagusiak irabazten du. Finala igandean jokatzen da eta “Beraien aurkari guztiek bezperan festetan parranda egiten duten bitartean beraiek ez bait dute egiten”  eta horregatik irabazten dutela esaten dute.

Palan bikoteka gutxi gora behera 10-12 pertsona apuntatzen dira, 6 bikote. Askotan koadrila berdinekoak apuntatzen ziren, eta haien artean pikea zegoen.

Txapelketen berri eskualdeko Aiurri aldizkariak ematen du hiru aste lehenago. Lehen, txapelketan apuntatzeko kultur etxean izena ematen zen eta  parte hartzaileek diru kopuru bat jartzen zuten eta diru hori elkartu eta irabazleak eramaten zuen. Orain ez da dirurik ordaintzen baina irabazleak saria jasotzen du. Irabazleak txapela, trofeoa eta 120 euro irabazten ditu eta bigarrenak, trofeoa eta 60 euro. 

Txapelketan zehar jende asko elkartzen da, eta finalean hesi bat jartzen da pilotaleku kanpotik, jendea gehiegi ez hurbiltzeko.

Zizurkilera Usurbil eta Hernanitik jendea hurbiltzen da jolastera, han eskuz bakarrik jolasten da.Urnietako mutil bat ere Zizurkilera joaten da hango eliz atariko txapelketa  jolastera.Oiartzunen ere badago kontzejupea eta hurbileko herrietako jende nahikotxo hurbiltzen da hara. 

9-Erreferentziak:


Elkarrizketatuak: 
- Jose Manuel Gonzalez “Txema”, Pilota Elkarteko arduradun eta entrenatzailea. 
- Mikel Imaz, pilotari eta entrenatzaile laguntzailea.
- Julen Loitegi, pilotari eta entrenatzaile laguntzailea.
 
Artikulua: 
http://www.kirolaeuskaraz.net/kioskoa_dir/dokumentuak/kantxatik05.pdf 
Artikuluaren egilea ez da azaltzen, (2008ko urria) “Kontzejupe eta eliz atariak pilotaren harrobi” “Kantxatik” aldizkaria, 5. Zenbakia (5-7 orrialdeak)

10-Esker onak:

Blog hau egiten lagundu digutenei gure esker onak adierazi nahi dizkiegu: batetik, Jose Manuel Gonzalez “Txema”, Urnietako Kirol Elkarteko arduradun eta pilota entrenatzaileari. Bestetik Mikel Imaz eta Julen Loitegi pilotari eta entrenatzaile laguntzaileei. Azken honek, urrian Uruguayen ospatu zen munduko eskuz banakako trinketeko txapelketan (sub 22) brontze saria lortu zuen. Zorionak!














9 iruzkin:

  1. Ebaluazio irizpideei jarraituz, zenbait informazio-iturri erabili dituzte. Garatu dituzten edukiak ondo azalduta daude eta askotan xehetasunekin. IKT baliabideei dagokionez bloga tresna informatiko batzuk dauzka, frontoiaren azalpena errazago egiten dutenak. Bloga nahiko ondo sailkatuta dago eta gauzak aurkitzea ez da zaila. Hizkuntza ulerterrazada eta ia akats ortografikorik gabe.
    Hau guztiagatik ipintzen diodan nota 7 bat da.
    Jon Abascal González, EHUko 1. mailako euzkarazko ikaslea.

    ErantzunEzabatu
  2. Ondo zehazten dute nondik atera duten informazio elkarrizketatuak eta artikuluak jarriz. Elkarrizketatuen kasuan beraien izenak jarri dituzte eta ze erlazio mota duten frontoi honekin esan dute. Artikuluaren kasuan, link-a jarri digute eta artikulu horren barruan ze nolako informazioa azalduko zaigun ere esan digute.
    Edukiak modu egokian erantzuten diote galdereei.
    Informazio eta komunikazio teknologikoei dagokionez, lehen esan bezala badirudi informazio guztia elkarrizketetatik eta artikulu horretatik atera dutela.
    Blogean informazioa aurkitzeko erraztasuna dago, izan ere, atal bakoitzeko izen burua handia da eta ondo irakurtzen eta ikusten da. Dena den, faltan botatzen dut hasieran atal bat egotea zeinean puntuen ordena ateratzen den, modu honetan, pertsona batek puntu bakar bati begirada bat nahi badio badaki gutxi gora behera blogaren ze puntuan egongo den.
    Blogean ezin dut igarri zer nolako kolaborazio lana egon den.
    Hizkuntz kalitate egokia erabili dute, ulergarria, aberatsa eta euskara batuan idatzia. Ez dut ortografia arazorik somatu, edo behintzat akatz larriak.
    Deskribatutako jokoen egitura, joko ekintza eta testuingurua ondo zehazten ditu.
    Blogaren kalifikazioa: 8, oso ondo.
    Ebaluatzailea: Aitor Barrio Salas. EHUko ikaslea Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientziako fakultatean, 1E.

    ErantzunEzabatu
  3. Ebaluzio-irizpidean kontuan izanda, ikus daiteke informazio-iturri ezberdinak erabili dituztela; bibliografian ikus daitekeen bezala. Informazio kantitata pixkat eskas geratzen da, baina azaldutako dana nahiko argi uzten dute. IKT batzuk erabili dituzte, eta oso bitxia iruditu zait Google Mapsen zuzeneko bistak zintzilikatu izana.
    Bloga sarreraka antolatuta dago, eta ez da zaila aurkitzea nahi duzuna. Bestetik, ortografiari dagokionez ez dago akats askorik eta lexiko egokia erabili dute.
    Nire kalifikazioa: 8

    Myriam Pereda García - 2E

    ErantzunEzabatu
  4. Blog honetan erabiltzen diren informazio iturrie dagokionez, asko direla esan beharra dago. Konkretuko, 3 informazio iturri ezberdin identifikatu ahal izan ditut. Elkarrizketak, pilotalekura egindako bisitak ( argazkiak ) eta pelotalekuaren inguruko hainbat artikulu, beraz, bikaina. Bestalde, garatutako edukia egindako galderaren araberakoa da eta galderaren atal guztiei erantzuten dio, hala era, nire ustetan, batzuetan sakontasun gutxirekin eta laburregi. Baina, esteken bidez beste informazioa ezarri dute, galderekin zerikusia duenak, beraz oso ongi. Ikt-aren aldetik, nahiko txiroa iruditu zait, argazkiak bakarrik erabiltzen dituztelako eta gainera, ez daude oso landuak eta ez dira oso didaktikoak. Beraz, nahiko gaizki dagoela alde horretatik iruditu zait, batez ere, bidiorenbat arauak azaltzeko... ez zen gaizki egongo. Blogak, orden zehatz bat jarraitzen du eta ez da oso zaila eskatzen den informazioa aurkitzea. Hala ere, dena orrialde berdinean txertatuta dagoenez, oso bateratuta dirudi eta zehazki zerbait aurkitzeko zailtasunak daude. Komenigarria da, orrialde desberdinetan banatzea informazioa, irakurleak erosoago irakur dezan. Beraz, alde honetatik, nahiko ongi dago baina asko hobetu daiteke. Hizkuntzari eta ortografia akatsei dagokionez, oso ondo dagoela esango nuke. Erraz irakurtzen den blog bat da eta hizkuntzaren aldetik garbi eta zehatz idatzita dagoela esango nuke, gainera, ez dut inolako ortografia arkatsik aurkitu beraz, oso ondo dago eta oso erakargarria da, hizkuntzaren aldetik behintzat, blog hau irakurtzea.

    Blogaren edukiari dagokionez, deskribatutako puntuak nahiko ondo daudela esango nuke. Baina, zenbait puntu, gehigao landu behar zirela uste dut. Adibidez, testuinguruari dagokionez, nahiko informazio gutxi ematen duela iruditzen zait eta gehiago sakondu behar zuten, gauzak hobeto azalduz. Bestalde, joko egitura eta joko ekintza ondo adierazita dago eta gelan eman dugunarekin bat datorrela esango nuke. Gainera, informazio ugari azaltzen da puntu hauetan eta ondo landuta daude.

    Blogaren puntuazioa: 7.5

    Ander Romarate
    2E
    Jarduera fisikoaren eta kirolaren zientzien fakultatea

    ErantzunEzabatu
    Erantzunak
    1. Ebaluzioa irizpideak jarraituz, ondorengoa ondoriozta dezaket. Hinbat informazio iturri erabili dira, bai elkarrizketak bai artikulua. Garatutako edukiak osotasunean erantzuten diete galderei eta blogaren antolamendua ona baina hainbat orrialde erabiltzea gomendatuko nieke, azken batean dena rrialde berean edukitzeak, bilatu nahi den informazioa aurkitzea zailagoa suertatzen delako.
      IKTen erabilera nabarmena da baina bideorenbaten falta somatu dut, bisualki informazio asko trasmititu ahal delako.
      Hzkuntzaren erabilera zuzena da eta ez dira ortografia akats handirik ikusten.
      Beraz, nire nota 7,5 ekoa da.
      Koldo Armendariz Lasa. EHU ko ikaslea Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientziako Fakultatean, 1E.

      Ezabatu
  5. Informazio iturri desberdinak erabili dituztela ikusi daiteke. Garatu beharreko edukiak osotasunez eta zahazki azaldu diren arren , blogaren antolamendu eta aurkezpena ez zait guztiz aproposa iruditu (sinpleegia agian), eta esteka desberdinak orrialde desberdinetan azaltzea falta izan zaiela uste dut. Zenbait IKT erabili dituzte, baina graketa bat sartzea falta izan zair nire iritziz. Hizkuntzaren erabiliera oso egokia iruditu zait eta ez dut ortografia akatsik aurkitu.
    Hau guztia kontuan izanda, nire kalifikazioa 7,7 koa da.
    Martin Bautista, jarduera fisikoaren eta kirolaren zientzien fakultateko euskarazko lehengo klasekoa

    ErantzunEzabatu
  6. Ebaluazio irizpideei dagokienez, gutxienez hiru informazio iturri erabili dituztela ikus daiteke (bertara eginiko bisita, elkarrizketa eta artikulua), beraz alde horretatik informazio nahikoa maneiatu dutela esan dezakegu. Ematen diguten informazioa ondo garatuta dago eta galdera bakoitzari egoki erantzuten dio, modu labur eta argi batean. IKT-en erabilerari dagokionez bideo baten falta nabaritu dut, baina erabilitako argazkiak pilotalekuaren ezaugarriak argi erakusten dituzte. Gainera mapa eskura utzi dago, beraz bisita birtual bat egitea ahalbideratzen du. Antolamenduari dagokionez, informazio guztia orri bakar batean azaltzeak, topatu nahi den atala aurkitzeko nolabaiteko zailtasuna ekartzen du, hala ere sinpletasuna ematen dio blog-ari. Erabilitako hizkuntza zuzena eta ulerkorra da eta ez da “gogorra” egiten irakurtzea. Hortaz aparte, ez dut akats ortografikorik topatu.

    Jokamoldearen egitura eta joko ekintzak oso ondo erakusten dituzte, baina testuinguruari dagokionez zertxobait gehiago jarri beharko luketela iruditzen zait.

    Hori dela eta, jarriko diedan nota hau da: 8,5
    Mateo Barrenetxea Zabala, EHUko Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzien fakultateko, 1. E-ko ikaslea.

    ErantzunEzabatu
  7. Ebaluazio irizpideak jarraituz blog honek hainbat informazio iturri erabili ditu, hauek erreferentziak atalean zehazten dira. Edukiei dagokionez galderei ongi erantzuten diete. IKT ezberdinak erabili dituzte, besteak beste Google Mapsen bidez kokapena adierazi dute eta argazki asko igo dituzte. Informazioa aurkitzea erraza da, dena ataletan banatuta baitago. Hizkuntzaren arloan ez dago ortografia akats gehiegi eta hizkera sinplea eta zuzena da, informazioa emateko egokia.
    Nire kalifikazioa: 8
    Aitor Errasti EHU ko ikaslea Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientziako Fakultatean, 1E.

    ErantzunEzabatu