1-Sarrera:
Ongi etorri Urnietako “Kontzejupe” pilotalekuari buruzko informazioa
biltzen duen blogera. Blog hau Euskal Herriko Unibertsitateko Gasteizko Jarduera
fisikoaren eta kirol zientzien fakultateko lehenengo mailako euskal pilota ikasgaiko ikasleek, Urnietako Kirol Elkarteko hiru kideren laguntzarekin egin dugu.
Kontzejupeak, eliza atariekin
batera pilotari lotutako “kantxa” bereziak izan dira betidanik. Estalita
egonda, euria egiten duenean pilotan aritzeko leku aproposa da. Urnietan
ohitura hau mantendu egin dute eta Gipuzkoako leku askotan bezala, antzinatik
leku preziatua izan da.
Kontzejupeak, eliza atariekin batera pilotari lotutako “kantxa” bereziak izan dira betidanik. Estalita egonda, euria egiten duenean pilotan aritzeko leku aproposa da. Urnietan ohitura hau mantendu egin dute eta Gipuzkoako leku askotan bezala, antzinatik leku preziatua izan da.
2-Kokapena eta Irisgarritasuna:
Urnieta,
Gipuzkoako ipar ekialdean, Donostialdea eta Buruntzaldea eskualdeetako, sei mila biztanle inguru dituen udalerria da. ``Kontzejupe´´
pilotalekua, Urnieta erdiguneko herriko plazan dagoen udaletxea edo “Herriko Etxea” eraikineko arkupea da.
Ikusi mapa handiagoa aukerari eman eta xaguarekin gizontxo horia udaletxe parera eramanez gero, pilotaleku honen eta bere kokalekuaren bisita birtuala egitekoa aukera dago:
Ikusi bisita birtuala handiagoa
3-Egitura:
Udaletxe arkupeko hormak kareharrizkoak eta arkuak hareharrizkoak dira. Arkupeak luzeran 15 metro, zabaleran 6 metro eta altueran 5 m ditu.
Urte asko dituenez, hormek eta lurrak zulotxoak dituzte. Paretakoekin pilotariek hatzetan mina hartzen dute.
Lurra ere harrizkoa da eta bertan, erdian dagoen aterako bidea markatzen duten eta jokoan erabiltzen diren bi marra daude.
Pilotalekuaren eskuinaldean, lurrean zabalean, frontisetik gertu, lehenengo arkuaren azpian,
koska bat dago, txaparen ordezko den zementu lerroaren lekuan dagoenez, bertan
jotzen badu txarra da.
Errebotean, txapa gainean zulo bat dago eta honek pilotak edozein norabide hartzea eragiten du.
Errebotean, txapa gainean zulo bat dago eta honek pilotak edozein norabide hartzea eragiten du.
Frontisera begira, ezkerreko
horman eraikinean sartzeko bi ate daude. Gertatu
izan da, txapelketetan, udaltzainak atetik irteten saiatu eta jokalariek,
tantoa amaitu arte barrura sartzeko ohiukatzen ibili izana.Udaletxeko atea
itxita egoten da baina bultzatzearekin bakarrik ireki egiten da. Horregatik
askotan pilotariak ezker paretaren aurka joan beharrean atearen aurka joaten
direnean, hura jo eta kolpe batean udaletxe barrura sartzen dira nahi gabe.
Lehen pilotaleku kanpotik
oso gertu errepidea pasatzen zen, baina duela urte bat egin zituzten obrek
errepide hori kendu eta plazarekin bat eginda dago. Orain jolasteko erosoagoa da, lehen pilotak
eta pilotariak errepidean aparkatuta zeuden kotxeen aurka joaten zirelako.
Anekdota modura, behin
mutil batek, bigarren botea baino lehen pilotari eman nahian, lurrean dagoen
estoldan hatz txikia sartu eta puskatu egin zuen.
4- Joko testuingurua:
Bertan pilotan jolasteko ordutegia murriztuta dago,
bulego ordutegian eta gaueko hamarretatik aurrea jolastea debekatuta dago .
Hala ere Urnietan, herriko jendea pilotalekuan jolastea ohikoa da eta esan
beharra dago, udan batez ere, berandu iluntzen duenez, jende asko ibiltzen dela
hamarretatik aurrera ere. Eskuz, euria egiten badu, ez jolasteko arrazoi bat
izan daiteke, pilotak kanpora atera, busti eta estropiatu egiten direlako.
Parte hartzaile motari dagokionez, gizonezkoek jolasten
dute, umeak eta gazteak eskuz eta helduek palaz gehienbat.
5-Historia:
Udaletxea XVII.
mendeko eraikin da. Garai horretan udalari kontzejua deitzen zitzaion eta
ordundik pilotaleku honi “kontzejupe” deitu zaio. Joxe Mari Mitxelena
Oihartzungo ikerlariaren ustez, kontzejupeak pilotan aritzeko pentsatuz
eginak izan ziren. Lehen pilota
zaletasun haundia zegoenez, horrelako arkupeak eraiki zituzten. Eraikin berria
altxatzerakoan kirol honetan aritzeko moduko arkupeak eraikitzeko aprobetxatzen
zuten. Garai haietan joko zuzenean jokatzen zen, sare bat erdian jarri eta alde
batetik bestera, eskuz eta eskularruekin ere. Ezker partea ez zen XIX mende bukaera-arte
sortu eta horren ondoren kontzejupeetan sarea kendu eta txapa jarri zuten, joko
ez zuzenean aritzeko.
6- Joko mota:
6- Joko mota:
Gaur egun Urnietako
``Kontzejupe´´ pilotalekuan jokatzen den joko mota ez zuzena da. Eraikina
aurrez aurre ikusita, alde banatara
dituen paretak txapadun bi frontisak dira baino eskuin aldeko pareta den
frontisaren aurka jokatzen da normalean.
Mutil kozkorretan denek jolastu izan dute bertan jolas desberdinetan: Barrene, kinielak, bi edo hiru tantotarako buruz buruko eta binakako partiduak jende asko dagoenean txandaka ibiltzeko…
Duelu eta norgehiagoka motak eskuz eta palaz buruz buru (1:1) eta bikoteka (2:2) dira. Eskuz, umeek (benjamin, alebin eta infantil) eta helduek jokatzen dute eta palaz helduek bakarrik.
Pilotaleku honetan, eskuz zein palaz jokatzen da. Beraz, pilotarekiko erlazioa kolpea da. Eskuz jokatzean eskupilotako pilota goxoak erabiltzen dira; palaz, aldiz, teniseko pilotak erabiltzen dira. Askotan, partidu batean pilota bat baino gehiago erabili izan ohi dute, pilotalekua harrizkoa denez, pilota honen kontra jotzean apurtu egiten delako. Partidu berdinean teniseko lau pilota ere lehertu izana gertatu da. Palak hormaren kontra jo eta irristatuz ere estropiatu egiten dira
Mutil kozkorretan denek jolastu izan dute bertan jolas desberdinetan: Barrene, kinielak, bi edo hiru tantotarako buruz buruko eta binakako partiduak jende asko dagoenean txandaka ibiltzeko…
Duelu eta norgehiagoka motak eskuz eta palaz buruz buru (1:1) eta bikoteka (2:2) dira. Eskuz, umeek (benjamin, alebin eta infantil) eta helduek jokatzen dute eta palaz helduek bakarrik.
Pilotaleku honetan, eskuz zein palaz jokatzen da. Beraz, pilotarekiko erlazioa kolpea da. Eskuz jokatzean eskupilotako pilota goxoak erabiltzen dira; palaz, aldiz, teniseko pilotak erabiltzen dira. Askotan, partidu batean pilota bat baino gehiago erabili izan ohi dute, pilotalekua harrizkoa denez, pilota honen kontra jotzean apurtu egiten delako. Partidu berdinean teniseko lau pilota ere lehertu izana gertatu da. Palak hormaren kontra jo eta irristatuz ere estropiatu egiten dira
Bertan jokatzen diren jokamolde guztiek orokortasun hauek
dituzte: Txapelketan sakatzaileak dagokion marra atzetik atera eta atzera
txokora bidaltzen saiatzen da. Errestatzen duena, normalean, atzean kokatzen da
baldin eta sakea airez moztu nahi ez badu.
Kolperik erabilienak ahuek dira: Lehendabizi baztertuz
saiatzen, atzera jo, ondoren bi pareta egiteko. Bi paretaren bidez tantoa
egiteko pilota 1. eta 2.arkutik, bigarrenetik batik bat, lehenengotik oso zaila
baita, kalera irtetea bilatzen da. Errestokoak pilota frontisean sartu eta
arerioaren erasoari aurre egiteko bera ondo kolokatzen saiatzen da.
Jokamoldeko kolperik ezagunenak eta erabilienak bolea eta
ezker ziarra airean dira. Bigarren hau izaten da erabakigarriagoa (baita
zailagoa ere gauzatzen). Pilota zabalera irekitzen da eta han dauden zutabeetan
jotzen du errestoa zailduz. Kalera ere irten daiteke pilota hori bueltatzea
daukan zailtasunarekin.
7-Arau orokorrak:
7-Arau orokorrak:
Teilatuan jotzea ona da. Frontisa jo baino lehen
errebotea jotzea txarra da. Arkupeko zutabetan pilotak jo eta pilotaleku
barruan botea egiten badu ona da, kanpora berriz, txarra. Pilotaleku barruko kosketan
jo eta pilota frontoi barruan bote egiten badu ona da eta kanpoan bote egiten
badu berriz txarra. Frontisean jo ondoren pilotak zutabean jo eta berriz
frontisean jotzen badu, tantoa bukatu egiten da eta pilota jo duenarentzako
tantoa da. Arkupean dagoen koska txapa izango balitz bezala hartzen da, hau
da, zuzenean aldapan jotzen badu txarra eta botea eta gero ona. Koska hori
frontisetik urruntzen den heinean gutxituz doan zementu marra bat da eta zabaleko
txaparen papera betetzen du.
Frontoiaren errebotean
zulo bat sortu da denborarekin eta frontoiaren erabilpenagatik. Zulo horretan
pilotak jotzen duenean, edozein norabide har dezake, askotan pilotariak espero
ez duen norabidea, baina jokoak jarraitu egiten du inolako geldiketarik gabe.
Gertatu izan da pilota zulo horretan sartuta gelditzea, eta kasu horretan
pilota bota duenarentzat tantoa da zuzenean. Lurrean ere badago koxka eta
zulotxo asko eta horrek pilotak norabide arraroak hartzea eragiten du.
Laburbilduz, pilotak edozein zulo, koska edo izkinatan jo ondoren pilotaleku
barruan bote egiten badu ez da jokoa eteten eta barruan bote egin ondoren
edonora joaten bada, jarraitu egiten da.
8-Txapelketak:
Urtean zehar herriko bi festetan txapelketak antolatzen
dira. Bata, maiatzaren bukaeran (Gazte festak) eta bestea irailaren bukaeran
(sanmielak). Sanmieletan, palaz eta
eskuz binaka (2:2) jokatzen da eta Gazte festetan eskuz eta palaz buruz buru
(1:1), hemen finala San Miguel egunean ospatzen da. Azken hauetan haurrek ez
dute jolasten eta jolasten dutenak guztiek kategoria berdinean egiten dute.
Eskuz gutxienez duela 9
urtetatik egiten da txapelketa eta palaz aspaldi aspalditik.
Duela 5-6 urte parte
hartzaile gehiago ibiltzen ziren. Nahiz eta aurten nahiko jende apuntatu den ,
geroz eta gutxiago dira jokatzen dutenak. Aurten kategoriaren batean bi ume
bakarrik apuntatu ziren. Lehen pilotan jokatzen ez zuten umeak ere apuntatzen
ziren, antolatzaileak eskoletatik gelaz gela pasatzen ziren ea nor apuntatuko
zen galdezka. Aurten, kotegoria guztietan guztira 12 umek jolastu dute. Aurten,
helduak eskuz ez da antolatu aurreko urtean jenderik ez zelako apuntatu.
Eskuz zein
palaz jokatzean, txapelketako antolatzaileak jartzen dituzte pilotak, baina
palak, aldiz, jokalariak berak jarri behar du.
Jokatzen den jokamolde
guztietan hasierako sakea zozketaz egiten da. Buruz-buruko txapelketan,
sakatzaileak bigarren marra atzetik
ateratzen du eta marra hori gainditu behar du. Benjaminak 1.marratik,
1.marrara atera behar dute, marra hau txapelketako egunean jartzen dute
frontoian dagoen lehengo marratik metro eta erdi aurrerago, frontoian dagoen
lehenengo marra urrutiegi dagoelako, eta pasarik ez zaie jartzen. Alebinak eta infantilak, frontoian dagoen
1.marratik (frontisetik 6,5 metrotara) , 2.marrara (frontisetik 8,5 metrotara)
ateratzen dute. Hauei pasa modura 3.marra bat jartzen zaie. Palaz, bigarren
marratik bigarren marrara egiten da sakea eta pasa modura, marra bat jartzen
dute, frontisetik 13 metrora gutxi gora behera.
Eskuzko txapelketetan, epaileak daude baina palan ez
daude epailerik, jokalariak beraiek dira epaile. Koadrila bat osatzen dute eta
beraien arteko “pikea”ren antolaketa beraiek egiten dute.
Astelehenean hasi eta txapelketak
bi aste irauten du, partiduak 16:30etan hasten dira. Umeek eskuz jokatzen dute
bakarrik, eta hurbileko herrietako
haurrak hurbiltzen dira txapelketan parte hartzera. Adibidez, infantiletan
Zizurkileko ume batek azken bi urteetan irabazi du txapelketa. Irailean, umeek eskola goizez bakarrik dutela
aprobetxatuz, beraiek hasten dira jokatzen eta iluntzean nagusiek palaz. Egunean
gehienez lau partidu jokatzen dira.
Palako txapelketan,
gehienetan anai batzuek irabazten dute eta buruz burukoan anai nagusiak
irabazten du. Finala igandean jokatzen da eta “Beraien aurkari guztiek bezperan
festetan parranda egiten duten bitartean beraiek ez bait dute egiten” eta horregatik irabazten dutela esaten dute.
Palan bikoteka gutxi gora
behera 10-12 pertsona apuntatzen dira, 6 bikote. Askotan koadrila berdinekoak
apuntatzen ziren, eta haien artean pikea zegoen.
Txapelketen berri
eskualdeko Aiurri aldizkariak ematen du hiru aste lehenago. Lehen, txapelketan
apuntatzeko kultur etxean izena ematen zen eta
parte hartzaileek diru kopuru bat jartzen zuten eta diru hori elkartu
eta irabazleak eramaten zuen. Orain ez da dirurik ordaintzen baina irabazleak
saria jasotzen du. Irabazleak txapela, trofeoa eta 120 euro irabazten ditu eta
bigarrenak, trofeoa eta 60 euro.
Txapelketan zehar jende
asko elkartzen da, eta finalean hesi bat jartzen da pilotaleku kanpotik, jendea
gehiegi ez hurbiltzeko.
Zizurkilera Usurbil eta
Hernanitik jendea hurbiltzen da jolastera, han eskuz bakarrik jolasten
da.Urnietako mutil bat ere Zizurkilera joaten da hango eliz atariko txapelketa jolastera.Oiartzunen ere badago kontzejupea
eta hurbileko herrietako jende nahikotxo hurbiltzen da hara.
9-Erreferentziak:
9-Erreferentziak:
Elkarrizketatuak:
- Jose Manuel Gonzalez “Txema”, Pilota
Elkarteko arduradun eta entrenatzailea.
- Mikel Imaz, pilotari eta entrenatzaile laguntzailea.
- Julen
Loitegi, pilotari eta entrenatzaile laguntzailea.
Artikulua:
http://www.kirolaeuskaraz.net/kioskoa_dir/dokumentuak/kantxatik05.pdf
Artikuluaren
egilea ez da azaltzen, (2008ko urria) “Kontzejupe eta eliz atariak pilotaren
harrobi” “Kantxatik” aldizkaria, 5. Zenbakia (5-7 orrialdeak)
Elkarrizketatuak:
- Jose Manuel Gonzalez “Txema”, Pilota Elkarteko arduradun eta entrenatzailea.
- Mikel Imaz, pilotari eta entrenatzaile laguntzailea.
- Julen Loitegi, pilotari eta entrenatzaile laguntzailea.
Artikulua:
http://www.kirolaeuskaraz.net/kioskoa_dir/dokumentuak/kantxatik05.pdf
Artikuluaren
egilea ez da azaltzen, (2008ko urria) “Kontzejupe eta eliz atariak pilotaren
harrobi” “Kantxatik” aldizkaria, 5. Zenbakia (5-7 orrialdeak)
10-Esker onak:
Blog hau egiten lagundu digutenei gure
esker onak adierazi nahi dizkiegu: batetik, Jose Manuel Gonzalez “Txema”, Urnietako Kirol Elkarteko arduradun eta pilota entrenatzaileari. Bestetik Mikel Imaz eta Julen
Loitegi pilotari eta entrenatzaile laguntzaileei. Azken honek, urrian Uruguayen ospatu zen munduko eskuz banakako
trinketeko txapelketan (sub 22) brontze saria lortu zuen. Zorionak!